jueves, 19 de diciembre de 2013

Azken astea: 9. astea

Irakasgaia honetako klaseak amaitutzat emateko, egin dugun ibilbidea zehazten saiatuko gara, bertan egindako guztiari buruz linkak sartuz. Honetaz aparte garrantzitsua da, astero blogean egin dugun bezala, hausnarketa bat egitea, egindako ibilbidea kontuan hartuz. Hau esanda, lanari ekingo diogu:
Lehen astean, IKTari dagokionez, teknologia munduarekin lehenengo kontaktua izan genuen. Irakaslearen blogean trasteatzen aritu ginen, bertan orrialdeak, paper zorroak, artikuluak, bideoak, etab. ikusi genituen. Hementxe usten dizuegu esku ikusi nahi izatekotan:  kilikatik.
Hau eredutzat hartuta, ikusi dezakezuen bezala, gure bloga sortu genuen.

Lan bat egiteko, gaia aukeratu behar genuen, blogean zein hurrengo paragrafoetan estekatuko ditugun baliabide teknologikoekin jarduteko. Taldean eztabaidatu ostean, garapen pretsonalarekin zerikusia zuen zerbaitekin lotzeko asmoarekin, irakasleak proposatu zigun Teknografiekin lan egitea.

Bigarren astean, LOMCE legearen kontra greba egin genuen, eta blogean bertan, hezkuntzaren orrialdean ikus dezakezuen bezala, hainbat sarrera egin ditugu gai honi buruz.

Hirugarren astean, modulu lana izanik, ez genituen klaserik izan, baina  bloga osatzen aritu ginen. Horoskopoa eta igarkizun orrialdeak sortu genituen. Beraz denbora librea baldin badaukazu, begirada bat bota dezakezu. Hausnarketa egitea ezinbestekoa denez, eta gure etorkizunerako ezinbestekotzat hartzen dugunez "Diarios de la calle" filmaren esteka eskura utzi dizuegu, hezkuntzari buruzko hausnarketa egin nahi baduzue. 


Laugarren asteari dagokionez, lan handia egin genuela esan behar dugu, izan ere Google sites  eta Delicious bat sortu genuen. Hementxe utzi ditugu link-ak zuek zeurea sortu nahi izatekotan.
Aurrean aipatu bezala Teknografiari buruzko informazio guztia aipatutako bi orrialde honetan bildu genuen. 
Izan ere, orrialde honetan (Google Sites) testuak edo ikus-elementuak sar daitezke eta Delicious-a batez ere link-ak gordetzeko balio du. Hemen uzten dizuegu guk egindako bi orrialdeak.:  Google sites hasikasi eta  Delicious hasikasi. 



Bosgarren astean, teknografia lana aurrera eramateko artikulu batzuk irakurtzea adostu genuen. Hori, lanaren oinarria izango baitzen. Bestetik, eduglogster bat sortu genuen, eta bertan, teknologiaren bilakaeraren denbora lerroa egin genuen. Glogster Izan ere,  teknografia bat egiteko, teknologia ezinbestekoa da. Artikulu horiek irakurri nahian, gure google sitera jo dezakezue, han daude guztiak eta: Google sites



Hurrengo astea seigarrena izan zen; eta azaroaren 25 egunarekin topo egin genuen, hau da, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna. Beraz, horren inguruko hausnarketa txikia egin genuen, eta pare bat bideo estekatu genituen.

Teknografia lanari dagokionez, gogor ekin genion eta google sitean Google Sites ere horrekin lan egin genuen. Amaitzeko, gure taldekide batzuek hiru kontzeptuen (Creative Commons, RSS sindikazioak eta TAG (etiketak);Folksonomia) inguruko informazioa bilatu eta aurkeztu zuten.



Zazpigarren astean, modulu lana dela eta, ez genuen klaserik izan. Hala ere, aste honetan euskararen eguna izan zen eta horren inguruko informazioa eta bideo batzuk jarri genituen.

Zortzigarren astean, aurkezpenen astea izan zen. Klasea osatzen dugun taldekide guztiok, lauhileko honetan zehar egindako lanak aurkeztu genituen. Haien lanak ikusi nahi izatekotan, hemen utziko dizkizuegu haien blogen linkak:


jueves, 12 de diciembre de 2013

Zortzigarren astea

Azken aurreko astea da eta talde bakoitzaren aurkezpenekin hasi gara. 

Gaur, osteguna, hiru taldek egin dute aurkezpena.

Lehenengo taldeak kirolaren inguruan hitz egin du. Haiek egindakoaz hitz egin dute eta erakutsi digute.Gainera, egunerokotasunean erabili ahal den programa bat ezagutarazi digute Endomondo.  Hemen utziko dizuegu estekak, non haiek egindakoa ikusi ahal den: Bloga Sites
Aurkezpen hau nahiko interesgarria iruditu zaigu, izan ere taldeko inork ez zuen ezagutzen aplikazio hau eta bitxia iruditu zaigu. Hala ere klasean erabiltzeko pixka bat konplikatua dela uste dugu, baina etorkizun batean posiblea dela uste dugu, batez ere gorputz hezkuntzako ikasgaian. 

Bigarren taldeak paper zorroei buruz mintzatu du, irakaskuntzan oinarrituz. Paper zorroak zer diren, haien abantailak zein desabantailak eta erabilerak azaldu digute. Porfolioak bai banaka zein taldeka egin daitezke eta bertan egiten den guztia islatu egiten da, hots, egunerokoa sartzea. Aurreko kasuan bezala, haien lana estekatuta utziko dizuegu informazioa ikusi ahal izateko. Esan behar dugu, sitea pribatasuna dela eta, ezin dezakegula ikusi. Bloga
Haien aurkezpena oso balioagarria iruditu zaigu, izan ere paper zorroa gaur egun irakasleen baliabide oso ona dela pentsatzen dugu. Izan ere ikasleek beste modu batean landu ahal dituzte haien ikasgaiak eta honekin lotuta, irakasleak metodologia berriak proposatu ahal ditu.

Hirugarren taldearen gaia komikia izan da. Komikiak egiteko tresna oso baliagarria Pixton programa da. Haien blogean komikiak nola egin azaltzen dute (http://matxinsalto31.blogspot.com.es/ ). Hemen duzue haien  Glogster ere. Azkenik, guk komiki bat egitea proposatu dute. Hona hemen guk egindako komikiak: 



Asko gustatu zaigu haien aurkezpena, izan ere ikasleekin lantzeko oso interesgarria izan daiteke horrelako lanak egitea. Gainera dohainik egin daiteke eta oso erreza da. Ikasleek haien sentimenduak horrelako metodoak erabiliz adierazi dezakete, eta hauxe oso garrantzitsua da, askotan ez dakitelako nola adierazi haien emozioak, eta gu irakasle modura estrategiak bilatu behar ditugu haien sentimenak jakiteko.

Laugarren taldeak collagearen inguruan hitz egin du. Aurkezpena hasteko, jolastea proposatu digute. Alde batetik, "Micados"-era jolastu dugu; bestetik, interneteko edozein jokura. Horren ostean, galdera batzuk erantzun behar izan ditugu, geroago ikusiko ahal dituzuenak. Gero, aurkezpenarekin jarraitu dute eta bideo bat jarri digute. Azkenik, haien bloga (Makusiikusi )azaldu digute. Online jolasteko hemen utziko dizuegu link bat:
Jolasak
Oso interesgarria iruditu zaigu lehen eta gaur egungo jolasen arteko desberdinatasuna egiteak, izan ere ikusi ahal izan dugu nola aldatu diren bi hauek.

Bosgarren taldea gu izan gara.

Azkenik, seigarren taldeak egin du bere aurkezpena. Egindakoa azaldu digute, hots, bideo artea. Horrez gain, haien inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzue, hemen utziko dizkizuegu baliabideak (haiek egindakoa) Sites Bloga
Nahiko interesgarria iruditu zaizkigu ipini dituzten bideoak arte bideoari buruz. Izan ere ikasleekin horrelako bideoak sortu ditzakegu, haiek gustuko dituzten gaiak erakargarriagoak egiteko.

martes, 3 de diciembre de 2013

Hausnartzea batzuetan beharrezkoa da...

Bi bideo interesgarri utziko dizkizuegu , non norberaren erreflexioa eragiten den.


Hurrengo bideoa ikusi ostean burua martxan jarri eta hausnartu. Izan ere, nahiz eta arlo profesionalean egon, bakoitzak bere lehentasunak zeintzuk diren hausnartu behar du. Arlo pertsonalari garrantzia handia eman behar zaio eta horri erreparatu behar zaio, irakasleok, pertsonak garelako eta pertsonekin arituko garelako.




Itxi begiak, erlaxatu, entzun eta disfrutatu!

lunes, 2 de diciembre de 2013

7.astea

Aste honetan modulu astea dugu beraz, ez dugu IKT-ko klaserik izango. Hala ere, garrantzitsua da gure egunerokoarekin jarraitzea. 

Gaur, hain zuzen ere, EUSKARAREN EGUNA da. Hezitzaile modura, egun hau oso garrantzitsua da guretzat. Izan ere, ikastetxe guztiek ekintza edo egun berezia prestatzen dute eta euskararen inguruko hainbat ekintza (abesti, dantza, olerki, bertso...) egiten dituzte. Guk irakasle modura, prest egon behar gara horrelako ekintzetarako.

Esan behar da, leku askotan ez dela gaur ospatzen,  hala ere, ikastetxeak, aste honetan zehar egun bat hartzen dute euskarari ohorea egiteko. Euskara egunak nolakoak diren ideia egiteko, bideo batzuk eskura utziko dizkizuegu. Espero dugu ohitura hau beti bizirik egotea. 



martes, 26 de noviembre de 2013

Seigarren astea.

Aste honetan konkretuki AZAROAREN 25ean  emakumeen indarkeriaren  kontrako  eguna izan da . Egun honetan jorratzen diren gaiak taldekideentzako oso garrantzitsua direla uste dugunez paper zorrran sartzea ezinbestekotzat hartu dugu. 



Gure ustez, nahiz eta azaroaren 25a emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izan, urtean zehar kontuan hartu beharreko gaia da. Izan ere, honen aurka egunero borrokatu beharra dago.

Gogoratu matxismoa eta feminismoa ez direla pareko kontzeptuak. Matxismoak emakumea gizonaren menpe jartzen du, gizona botereduna da eta, emakumea, aldiz, otzana eta ahula. Feminismoak, ordea, ez du inoren nagusitasuna suposatzen. Feminismoak emakumeen eta gizonen arteko BERDINTASUNA eskatzen du, eskubide, betebehar, tratu... berdinak bientzat.

Hau esanda, hemen eskura utziko dizkizuegu gai honi buruz "Beldur barik" deituriko lehiaketaren bideo polit batzuk.


EZIN AHAZTU

Emakumezkoak zein gizonezkoak gizakia gara beraz berdinen arteko tratua  eta errespetua izan behar dugu .






Klasean landu dugunari dagokionez, aste honetan teknografia lanari gogor ekin diogu. Aurretik esan genuen bezala, zailtasunekin aurkitu egin gara proiektu hau aurrera eramateko orduan, baina ordutik hona, taldekideen artean hitz egin eta lana nola bideratu erabaki dugu. Beraz, teknografia gaia sakonago jorratzen hasi gara.
Horretarako, bakoitzak, guretzat interesgarriak suertatu diren artikulu batzuk irakurri ditu. Irakurri ostean, google site-n, artikuluen hausnarketa orokorra egin dugu, hots, guretzat garrantzitsuena izan dena. Horrekin batera, google site-n ere, teknografiaren inguruko informazioa idatzi dugu, hala nola, teknografia definitu eta azken hau egiteko argibideak (bost pausutan bananduta). Beraz, gurekin batera gaian murgildu nahi baduzue, gure google site-a bisitatu; honen izena bloga bezalakoa da, hau da, "Hasikasi".
Bestetik, aurreko astean "eduglogster" sortu genuela baliatuz, gure lehenengo posterra egin dugu, non teknologiaren bilakaerari buruzko kronograma bat dagoen.

Esandakoaz gain, talde bakoitzak hiru kontzeptuen inguruko informazioa bilatu egin du; "Creative Commons", "RSS sindikazioak" eta "TAG(etiketak);Folksonomia". Gure taldea horretaz libratu da; izan ere, teknografiari dagokion lanari arazo batzuk izan ditugu. Hala ere, horren inguruko ezagutza gehiago izan nahi baduzue, hemen utziko dizuegu informazioa: 

Creative Commons
RSS sindikatuak
TAG(etiketak);Folksonomia 

viernes, 22 de noviembre de 2013

Bosgarren astea.

Aurreko astean komentatu genizuen bezala, lana aurrera eramateko zailtasunak izan genituen, beraz aste honetan irakaslearekin hitz egitea adostu dugu. 

Berarekin luzez hitz egin ostean, hainbat aukera posible aurkeztu digu. Egia esan , oraindik nahiko nahastuta gabiltza baina emandako argibide artikulo eta infromazioarekin espero dugu gero eta argiago izatea hurrengo asteetan lana ahalik eta hoberen bideratzeko. Hurrengo egunetarako adostu dugu, emandako informazio eta artikulu horiek guztiak irakurri eta lantzea gai horri buruz ideia nagusienak izateko. 

Horretaz aparte, aste honetan "EDUgloster" bat egiten aritu gara.

Glogster onlineko aplikazioa da, Web 2.0 belaunaldiko tresna bat. Horrek esan nahi du, ez dagoela programarik deskargatu eta instalatu beharrik; lan guztia interneteko gune batean egiten da eta gune horretan bertan gordeko da.Aplikazio honek gainera, erabiltzaileak irudiak, testuak, audioak, loturak(link-ak) eta bideoak txertatzea ahalbidetzen du.




Hemen utziko dizuegu guk egindako Eduglogsterra. Irakasgai honekin lotu nahi genuenez, denboraren lerro bat egin dugu, teknologiaren garapena irudikatuz.  Baliabide hau erabiltzea oso lagungarria da horrelako lanak egiteko. izan ere, irakasleak izango garenez gai interesgarriekin honelako eskema erakargarriak egitea ideia aproposa dela uste dugu.

Laugarren astea.

Laugarren astean zehar, lanari buruzko informazioa "google sites"-ean jartzen eta biltzen egon ginen. Lana finkatzen eta ahalik eta lasterren  burutzen hasteko helburuarekin. Bestalde, "delicious" bat sortu egin genuen, bertan lanari buruzko linkak/estekak jartzeko.

Sortutako delicious-a ikusi nahi izatekotan hementxe sar zaitezkete. Hau oso balioagarria da link garrantzitsuak gordetzeko eta informazio bat nahi izatekotan bertan izango duzu ahi gorde duzun web orrialdea.

Aipatu behar dizuegu, arazoak sortzen ari zaizkigula teknografia aurrera eramateko. Izan ere, hau proiektu  berritziale bat denez (hezkuntzaren munduan) nahiko informazio gutxi aurkitzen dugu. Hori da arazo gehien sortarazten gaituena. Bestalde, bideoa egiteko denboraren aldetik nahiko justo gabiltza, beraz, hurrengo egunean irakasleari  beste bide batzuetatik abiatzea proposatuko diogu. 
Aurkitutako teknografiarik deigarriena eskura utziko dizuegu. Bertan ikasle batek txikitatik gaur egun arte izan duen ibilbidea eta bere gertakari garrantzitsuenak aipatzen ditu. Argazki digitalizatuen eta bideoen bitartez adierazten du, eta bitartean bere ahotsa entzuten da bere bizitza azalduz. Horrela bere irakasle identitatea aurkituz.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Hirugarren astea

Hirugarren astean, ez genuen klaserik izan. Baina kasu honetan, modulu lanagatik izan zen eta ez genuen edukirik jorratu. Hala ere, ez genuen bloga alde batera utzi eta hainbat publikazio egin genituen. Horien artean, "Horoskopoa" eta "Igarkizunak" orrialdeak aurki ditzakezue.

 Lehenengoari erreparatuz, "Horoskopoa", astekoa izango da, hau da, astero, zodiakoaren zeinu bakoitzari dagokiona idatziko dugu. Behar izanez gero, egunerokoa eska dezakezu. Aldi berean, jarritakoarekiko iritzia eman dezakezu. 

Bigarrenez, "Igarkizunak" orrialdean, hainbat asmakizun idatziko ditugu. Igarkizun bakoitzaren erantzuna publikazio berriarekin aurkituko duzue. Saia zaitez aldez aurretik erantzuna asmatzen; ez da ezer gertatzen egokia ez bada. Izan ere, zuen ahaleginek asko poztuko gaituzte. Gainera, anima zaitezte guri ere asmakizunak jartzen, ea asmatzen ditugun! 

Azkenik, aste honetan telebistan eman duten pelikula bat aipatzea gustatuko litzaiguke. Filmaren izena "Diarios de la calle" da. Ikustea merezi du! Izan ere ikusi ahal izango duzue hezkuntzaren aurpegi desberdina eta irakaslearen jarrera ikasleengan duen eragina. Emozioz beteriko filmea eta guztiz gomendagarria da. Besterik gabe hemen utziko dizuegu trailerra. Espero dugu filmea ikustea eta nahi dituzuen komentarioak jartzea.



Bigarren astea

Aste honetan, IKT irakasgaiari dagokionez, ez dugu klaserik izan. Izan ere, LOMCE-ren aurkako greba orokorra izan dugu. Baina, blogean zerbait egiterik bageneukan, hala nola, orrialdeak sortu eta gadget-ak ipintzea, azken finean, blogean trasteatzea. Hala ere, nahiz eta klaserik ez izan, bloga lantzen aritu gara, aurretik esan dugun bezala, "hezkuntza" orrialdea sortu dugu eta bertan LOMCE-ri buruzko artikuluak aurki ditzakezue.

Etorkizunean irakasleak izango gara eta lege hau zuzenean kalte egiten digu. Beraz honi buruzko iritzia publikoki ezagutzea aproposa dela uste dugu. 
Lege honekin bakarrik zentratuko dira garapen kognitiboan, eta alde batera utziko da arlo emozionala. Honek suposatzen du bakarrik emango dutela garrantzia ikasgai batzuei, eta beste batzuk alde batera utziko dute. Lege honek bakarrik izango ditu kontuan etorkizunean etekinak lortuko dituzten ikasleak, eta dena azterketen bidez neurtuko da, ez da haien esfortzua eta garapena kontuan hartuko. 
Beraz, guk jarraituko dugu lege honen kontra borrokatzen, lege hau onartzen bada atzerantz bueltatzen dugula suposatuko du.

Laburbilduz irudi hau jartzea erabaki dugu. Izan ere oso ondo erakusten du zer den hezkuntza txarra ematea, eta zer egin behar dugun irakasle modura.


viernes, 18 de octubre de 2013

Lehenengo astea

Aste honetan, IKTari dagokionez, teknologiaren munduarekin lehenengo kontaktua izaten hasi gara. Irakasleak ikasgai honetan landuko ditugun edukiak eta zein nolako planteamendua dagoen azaldu digu. Horretarako, bere blog pertsonala erakutsi digu eta oinarrizko kontzeptuak azaldu dizkigu. Irakaslearen bloga bisitatu nahi izatekotan... Kilikatik

Ondoren, web-orri baten bidez bi ariketa egin ditugu. Lehenengoz, banaka, "¿Qué resistencia me está impidiendo actualizar mi potencial de aprendizaje?" eta "Qué valor necesito vivir para ser un buen aprendiz?" galderei erantzuteko, zerrenda batetik bost aukeratu behar ditugu. Gero, bost horietatik, bat aukeratu. Bigarrenez, taldeka komunean jarri dugu. Gure artean nagusitu diren hitzak mesfidantza eta baikortasuna dira. Hala ere, beste hainbat agertu dira, besteak beste, porrotarekiko beldurra, errespetua. Ekintza hau oso balioagarria izan da taldekideekin lehenengo kontaktua izatekoa. Izan ere bikoizketa desberdinetakoak gara eta ez ginen elkar ezagutzen. 

Hurrengo egunean, gure taldeko bloga sortu egin dugu. Bertan, orrialdeak, bideoak, gadgetak, etiketak, etab. jarri ditugu, bloga nola erabiltzen den ikasteko. Klase hau eta hurrengoetan egingo ditugun jarduerak guztiz baliagarriak direla uste dugu, etorkizunean erabiltzeko oso egokiak direlako, ikasleekin lan egiteko modu desberdin batean.



Klaseari amaiera emateko, irakasleak musika jarri zigun. Ikasle bakoitzak, klasean bere espazio pertsonala aurkitu behar zuen eta musika zegoen bitartean, begiak itxi eta disfrutatu. Abestia amaitzerakoan, begiak zabaldu, eta ikasle bakoitzak sentitutakoa hitz bakar batean definitu behar zuen, adibidez, lasaitasuna, logurea, oroimenak, etab. 
Hau lehendabizi egin genuen klase batean eta uste dugu klase bat amaitzeko dinamika ona izan daitekela. Izan ere jarritako musikaren eredu antzekoak jarriz gero, erlaxazio egoera batean sartzen zara. Bestalde teknika hau erabili daiteke atsedenaldi ostean klasea hasteko. Askotan umeak urduri etortzen dira eta urduritasun egoera horretatik lasaitasun egoerara pasatzeko egokia izan daiteke.

Beste alde batetik, gure gaia aukeratu behar izan genuen: TEKNOGRAFIA.